Datorren ostegunean hasiko da Korrika, Garesen egitarau ederra antolatu dute hasierarako, eta arnasa hartzeko betarik Lizarraldera abiatuko da (hemen herriz herriko ordutegiak).
Arratsaldeko 19:25ean sartuko da Ega ondoko hirian, Merced auzotik eta Txapitelen gora eginen du Sugarra gaztetxera. Handik Foru eta Santiago plazak eginen ditu eta kale Nagusian behera eginen du Azukarero zubira arte.
Handik udaletxera joko du, Sorkunde Garbiaren pasealekua osorik egin eta Remontibalera hurbilduko da, hortik kiroldegira, ikastolara eta Frai Diego kalean gora Merkatondoa hartuko du lasterketak. Handik Muniain, Morentin, Deikaztelu, Allo… eta Lizarraldeko erriberara.