Kalen dugu maiatzeko zozketaren onuraduna: Arbeitzan irakurle finak ditugu!

Aurtengo Irakurri, Gozatu eta Oparitu berezia izan dugu Lizarraldean. Abiatzetik bertatik aldaketak zetozen: Irakurri, Gozatu, Bertan erosi eta Oparitu, eta azkenean, bizi izan dugun egoeraren eraginez, are eta aldaketa gehiago etorri dira: Irakurri, Gozatu, Bertan erosi eta Oparitu, baita Etxean ere!

Azkenean, ahal den moduz, baina gauzatu dugu erronka eta Lizarraldeko euskaltzaleek euskarazko literaturaz gozatu ahal izan dute eta, horrekin, gozamenaren sariaz gain oparti ukigarriagoak jaso dituzte: deskontu-txartelak eta apirila zein maiatzeko sari bana. Kasu honetan, Arbeitzako Kalen izan dugu saridun (Egoi izan genuen apirilekoa). Zorionak irakurle fina!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena