Ludoteka eskaintza: gozatu udan euskararekin eta praktikatu

Uda honetan, asteka, Mugitu Abentura eta Plisti-Plasta Gunearen eskutik, 2-12 adin bitarteko haurrentzako eskaintza aparta uda honetarako.

Etxealdiak, eskolen itxierak, eta oro har krisialdi luze honek kezka ugari piztu ditu gizartean eta horietako bat dugu euskaraz ikasten ari diren haurrek hizkuntza hau praktikatzeko, hizkuntza honetan murgiltzeko, eragin duen zailtasuna. Familia ugaritan gurasoetako batek ere ez daki euskaraz eta online baliabide ugari izan arren, honek ez du ordezkatzen eskolak eskaintzen duen murgiltzea.

Hortaz, hiru hilabeteko eskolen itxialdiari uda gehitzen badiogu, ditugun aukera guztiak probestu beharko genituzke euskara praktikatzeko eta praktikatu bitartean gozatzeko. Alor honetan eskaintza aparta egin dute Mugituk eta Plisti-Plastak, adin tarte zabalean gainera.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena