Sari ematea: Kalen (argazkilaria), Agurtzane eta Luzia alaba (IGO antolatzaileak), liburuzaina eta sarituak, Unax, bere ama Leire eta anaia Aratz.
Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainak jada badu maiatzeko sariduna. Dakizuen bezala maiatzean eta ekainean, kanpainan hile horretan parte hartu dutenen artean 30€ko balio duen txeke bana zozketatuko da. Oraingoan Lizarrako liburutegian egin da zozketa bertan liburua hartutakoan artean.
Unax Morentin, Bilatortako 5 urteko haurra ama eta Aratz anai gaztea lagunduta etorri da liburutegira. “Ur ttantta” eskolan ari da (Iltzarbe) “Raul artzaina” liburua irakurri zuen. Hala ere ez da irakurritako bakarra, dagoeneko fitxa asko bete baititu. Urte osoan zehar askotan joaten da liburutegira familiakoekin irakurtzera eta liburuak hartzera.
Irakurri bai, baina amaiera bestelakoa izatea gustuko lukeela ere aipatu digu. Eta “Zergatik gustatzen zaizkizu liburuak” galderan, berak “Bada, gustatzen zaizkidalako” borobil batekin erantzun zuen. Harritzekoa da ze liburu mota irakurtzen dituen: Kika sorginarenak, Nur, e.a (normalean liburu hauek 7 edo 8 urteekin irakurtzen baitira…).




