Berria egunkarian elkarrizketa Lizarrako Alicia Izali: genero identitatea

Alicia Izal - Berria
(Alicia Izal, Berriako argazkia)

Berria egunkarian Lizarrako Cafe con Letras tabernaren (kultura eta sorkuntza gunea ere) jabe den Alicia Izali (Atarrabia, 1959) egin diote elkarrizketa. Eta honela dio elkarrizketak:

«Nire transexualitatea dela eta, arazoak izanen genituela pentsatu genuen hasieran. Baina oso polita izan da tradizionala dela dioten gizarte honek egindako harrera eta erakutsitako maitasuna», esan du. Elkarrizketa egin bitartean denetariko bezeroak aritu dira sartu-irtenean, eta haiekin duen harremana estua dela ikus liteke. Izalendako garrantzitsuena zera da: besteek emakume gisa onar dezatela. «Maskulinoa ateratzen zaienean kakazten dute; sastakai txiki bat nabaritzen dut».

Elkarrizketa mamitsu eta zeharo interesgarri hau irakurri nahi? Jo Berriara: «Genero identitateari egokitu behar zaio gorputza, biak harmoniza daitezen». Bide batez, ez dakienarendako, Aliciak euskaraz ulertzen du.

Aurreko artikuluaIrakurri, gozatu eta oparitu, liburu gomendioa: Zubi bat Drinaren gainean
Hurrengo artikuluaIrakurri, Gozatu, Oparitu: maiatzeko sariduna Unax Morentin