Lizarrako euskaltegiaren eskutik jaso berri dugu datorren ikasturterako matrikulazio eskaintza berria. Bertan azaltzen dute hainbat abantaila duela orain izena emateak. Gauzak horrela, ekainaren 19an baino lehen izena ematen duenak ondoko onurak izanen lituzke:
%5eko deskontua 15-16 ikasturteko matrikularen prezioan
Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Gainera, ikastaroa ez egitea erabakitzekotan, aurrematrikularen %100 itzuliko da baldin eta irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 // 946 464 000
Bestetik, gogoratu euskara ikasteagatik helduek bekak eskura ditzaketela hainbat udalerritan, besteak beste Lizarra, Gares eta Deierrin bertan. Galdetu zure udalean.




