Ikusi al duzue ikur berri hau? Merkatariak euskaraz

EAE eta Nafarroako Gobernuak Euskaraz barra-barra ekimena bultatzen dute, “ekimen kolektibo sendo eta iraunkorra da“.

Hala, Euskal Herri osoan zehar, sare handi bat osatzen ari dira egitasmoa ahalik eta toki gehienetara zabalduz, “euskal hiztunen hizkuntza eskubideak bermatzeko”. Ikur honekin identifikatzen hasiak dira ekimenean parte hartu nahi duten denda, ostatu, botika, merkatari eta abarrak.

Proiektua haren hastapenean dago, baina Lizarran batu dira jada hainbat negozio. Ziur ez direla dauden guztiak. Ez zaude proiektuan, herritarrek zure zerbitzua euskaraz jaso dezakete eta batu nahi duzu ekimenera? Jarri harremanetan Euskarabidearekin.

  • Óptica Lizarra: Sorkunde Garbiaren pasealekuan.
  • Óptica Andrea Sanjurjo: Deierriko etorbidean.
  • Bio-lizarra natur denda: Kale Nagusian.
  • Dragon Comics liburu-denda: Kale Nagusian.
  • Ino liburu-denda: Zapateria kalean.
  • Ekolore jostailu-denda: Kale Nagusian.
  • Iosebe ileapaindegia: Carpintería kalean.
  • Ametsa taberna: Fray Diego kalean.
  • Mugitu Kirol gunea: Karlos VII.ean.
  • Mila Manso Botika, Kale Nagusian.
  • Ikur hau ikusten duzunean, egin euskaraz!
  • Lizarra kanpina.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena