Asteazkenean Gure Hizkuntzan, zer Euskaraldia nahi dugu Lizarran?

Martxoaren 12an, asteazkearekin, honako galderari erantzun nahi diogu: Zer Euskaraldi nahi dugu Lizarran? Berez, Euskaraldia herri batean antolatzeak lan gutxi dakar berekin. Funtsean, Euskaraldiaren webgunean herri gisa izena eman, Euskaraldiaren berri eman herrian, Ahobizi-Belarriprest txapen banaketa antolatu eta herritarrei jakinarazi noiz, non eta nola jaso ditzaketen.

Baina, horretan geratuko bagina hankamotz geundeke. Herritarrak xaxatu egin behar dira izena ematera eta zintzoki parte hartzera; denda, erakunde eta ostatuek ere izena eman dezakete, baina gogorarazi eta animatu egin behar zaie. Ekitaldiak ez dira ezinbestekoak, baina gurea bezalako herrietan lagun dezakete, bereziki Ahobiziek eta Belarriprestek topo egin dezaten (Euskaraldiari ongi ekiteko badugu lehen ekitaldi bat, maiatzaren 15ean Gareanen eskutik ardo eta gazta dastaketa gidatua).

Hori dela eta, eskuak behar dira Euskaraldi biziago bat izateko Lizarran. Zer nahi dugu? Gutxieneko bat? Ala eskua luzatzeko prest gaude? Hala bada: martxoak 12, asteazkena, Gure Hizkuntza elkartean 19:00etan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena