Ostegunean Gau Beltza prestatzeko tailerrak Ikastola eta Remontivalen

Urriaren 29an, ostegunarekin, Gau Beltza prestatzeko familientzako bina tailer Ikastolan eta Remontivalen.

Remontivalen 16:45ean hasiko dira, ikastetxeko jolastokian. Bi tailer izanen dira, batetik Gau Beltza jantzia prestatzeko eta bestetik argiontzia prestatzeko (oharra: beirazko ontzia etxetik ekarri behar da).

Lizarrako Ikastolan, aldiz, 17:00etan hasiko dira, jantokian, eta hor ere mozorroak prestatuko dituzte (oharra: ekarri oihal zuria, guraizeak, errotulagailu beltza, banda elastikoa eta lastozko txanoa) eta, gainera, kalabazak eginen dituzte. Horretarako ekarri labana, koilara, kalabaza, errotulagailua, kandelak…

Ostiral eta larunbateko gau beltzetarako dena prest!! Gozatu biekin eta bietan!!!

Aurreko artikuluaIgandean bisita gidatua Karlismoaren museoan
Hurrengo artikuluaOstiralean lehen Gau Beltza!