IGBO kanpaina, Ekain dugu maiatzeko saritua

Gareanek urtero bultzatzen duen “Irakurri, gozatu, bertan erosi eta oparitu” programa bere amaierara iritsi da eta badugu jada 2021eko maiatzeko zozketako sarituaren izena. Ekainek lortu du 30 euroko erosketa-txekea “Irakur iezadazu ipuin bat!” liburuarekin. Lizarrako haur honek 3 urte bertzerik ez dituen arren irakurtzeko irrika pizturik du jada!

Beraz, edizio honetan bi haur ttiki izan dira sarituak, Ekain bera eta Maddi apirilean.

Oroitarazten dizuegu ekaina bukaera arte duzuela zuen deskontu-txartelak Estella-Lizarrako liburudendetan erabiltzeko. Esker mila guztioi, aurtengo parte hartzea arrakastatsua izan baita. Hurrengo urte arte!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena