Apirileko saritua IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI eta OPARITU

Gareanek urtero bultzatzen duen irakurketa kanpaina bere ekuatorera iritsi da eta jada ezagutu dugu gure apirileko irabazlearen izena. Maddi Areta Blasko izan da apirileko saritua, “Ortzadar arraina: gera naiteke zuekin?” liburuarekin. Etxean liburutegi eder bat dutela kontatu digun arren, amaren eskutik liburutegira hurbildu da liburu berriak deskubritzeko irrikarekin. Aitortu digu “Alizia herrialde harrigarrian” dela bere libururik maitatuena, noizean behin haren mundu magikoan murgiltzea baitu gustoko.

Oraindik ere maiatza osoan zehar parte-hartzeko aukera duzue. Liburutegiko liburu bat hartzearekin batera %25ko deskontu txartela eskuratzeko aukera izanen duzue. Txartel hori Lizarrako edozein liburu-dendetan erabiltzen ahalko da. Baina ez hori bakarrik! Parte hartzen duzuenon artean 30 euroko erosketa txekea zozketatuko dugu. Anima zaitez!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena