Joan den ostegunean Udan Blai “egutegia” aurkeztu zen, udako euskarazko kultur jardueren bilduma. Antolatzaile ugari, iturri ugari, eta eskaintza zabala izanen dugu datorren udan. Familiek protagonismoa izanen badute ere, izanen dira gazte eta helduntzako proposamen ederrak ere: Mursego, Oskar Estanga, gaztetxearen 25. urteurrenko kontzertuak, Korrontzi…
Ekitaldi guztien berri izateko, eman tarteka-marteka begiratua Kotarroren agendari, antolatzaileen eskutik informazioa jaso ahala berrituko baitugu.