Ager Vasconum: sari-banaketa eta sarituak Lizarraldean

Ager Vasconum IV. lehiaketaren irabazleak erabaki dira jada eta nabarmentzekoa Lizarraldean hainbat saridun eta aipamen jaso direla. Albiste honen amaieran irabazle eta saridunen zerrenda osoa. Aurtengo edizioan 106 lan aurkeztu dira: Lizarrako merindadetik 31 lan, Erriberriko merindadetik 59 eta Zangozako merindadetik 13. Horietatik 44 izan dira narrazioan eta 59 poesia modalitatean, adin tartea: 12 – 26 urte bitartekoa izanik.

Idazleen jatorriari dagokionez aniztasuna somatu da, herrien zerrenda koloretsua baita: Erriberri, Tafalla, Puiu, Garinoain, Barasoain, Amunarrizketa, Beire, Sansomain, Miranda Arga, Lizarra, Arellano, Gorozin, Zangoza, Liedena eta Irunberri. Generoari dagokionez, emakume idazleen presentzia nabarmenagoa da gizonezkoena baino.

Jorratu dituzten gaiek oro har egunerokotasunarekin lotura dute: arrazakeria, maitasuna, bullynga, desio duten bidaia, irakasleekin duten harremana, familian eta inguru hurbilean izandako heriotzek sortzen duten hutsunea, beldurra, ametsak… Baina batzuk espaziora joan dira misio espazialean, iraganari bisita egin diote eta sekretu izkutuak aurkitu dituzte.

Castillo Suarez García, Angel Erro Jimenez, Jara Berrio Esquiroz eta Amaia Aldanondo Percaz izan dira epaileek eta lauren ustez, oso lan interesgarriak iritsi dira, zaila izanik kasu batzuetan zeinen alde egitea.

IRABAZLEAK

  • Anne Urdin, Hilda aurkitu zituzten bi ahizparen istorioa. Narrazioa. DBH 1-2. Garinoain. 100€
  • June Iriarte, 1936. Narrazioa. DBH 3-4. Lizarra. 100€
  • Onintze Arrastia Mauleon. Julia. Narrazioa. 17-20 urte. Arellano. 200€
  • Mikel Abete Perez, Submariner. Narrazioa. 21-30 urte. Tafalla. 300€
  • Oihan Hualde Guillen, Bizitzaren zuhaitza. Olerkia. DBH 1-2. Puiu. 100€
  • Leire Gardoki Zubelzu, Distantzia Olerkia. DBH 3-4. Lizarra. 100€
  • Naroa Villar San Martin, Ahanztuaren zaindari. Olerkia. 17-20 urte. Tafalla. 200€
  • Amaia Jaso Ramirez, Minari Olerkia. 21 urte. Tafalla. 300€

AIPAMENAK

  • Eider Caballero Sanchez, Amonari komeriak. Narrazioa. 20 urte. Gorozin. Liburuak
  • Izadi Segura, Krisantemo gorria. Narrazioa. DBH 3-4. Tafalla. Liburuak
  • Udara Pascual Semitiel, Hau izango al da nahi dudana?. Narrazioa. DBH 3-4. Zangoza. Liburuak

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena