Igandean zinema: Ainbo, Amazoniako gerraria

Datorren igandean, 17:00ean, “Ainbo: Amazoniako gerraria” animazio filma izanen dugu Los Llanosen. Ordu eta erdiko iraupena du. Adi! Larunbatean eta igandean film bera emanen dute, baina euskarazko bertsioa igandekoa izanen da. Sarrerak, ohi bezala totem-etan, txarteldegian eta on-line.

Moana eta Frozen bezala, “Ainbo: Amazoniako gerraria” heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. “Ainbo” heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.

Aurreko artikuluaHasteko: Txokolipuinak eta pailazoen «Kuikui» lana
Hurrengo artikuluaIgandean txotxongilo antzerkia Villatuertan: Erreka Mari