Igandean: Korrika amaiera egitaraua eta Korrika Busa Lizarratik

Korrika guztiek bezala, honek ere badu helmuga bat, eta hori Donostia da. Datorren igandean egun osoko egitaraua izanen dugu Euskal Herriko hiri kulturalean. Korrika 12:30ean amaituko da Boulevarden, baina ekitaldiak eta festa egun osokoa izanen dira.

Hori dela eta, Lizarrako euskaltegiak busa aterako du Donostiara joateko. Goizeko 9:30ean abiatuko da bus geltokitik eta 19:00etan itzuliko da. Txartelak euskaltegiak har daitezke, 12 euroan arrunta eta 10 euroan Korrika Laguntzaile txartelarekin.

BOULEVARD

  • 11:00: Erakusketak: Korrika ahizpak, Korrika munduan, Hizkuntza gutxituetan osatutako mezuak.
  • 12:00: Girotzea (joaldunak, trikitilariak, albokariak…)
  • 12:30: Korrika amaierako ekitaldia.
  • 13:00: Kantujiraren hasiera.
  • 13:30: Egunean Behin (partida)
  • 15:00: Zutik elektrotxaranga.
  • 16:00: Alerta Morea
  • 17:00: Kilimak.

ALDERDI EDER

  • 10:00: Basoa ezagutuz. Urgullen (izen ematea: xomorro-taldea@gmail.com)
  • 13:00: Iratxoen ikuskizuna
  • 15:00-17:00: Tailerrak: zirkua, baratzea, egur eraikuntzak eta hizkuntzen jolasa.
  • 17:00: Pirritx, Porrotx eta MarimototxKAIA
  • Tokiko produktuen azoka, egun osoan
  • 13:30: Euskal Herriko batukada Feministen Sarea
  • 15:30: Axuri Beltza dantza taldearen emanaldia
  • 16:30: Bertsolariak
  • 18:00: Olatz Salvador
  • 20:00: Trikidantz

ZULOAGA

  • 13:30: Elektrotxaranga
  • 14:30: Auzoko egitasmoaren emanaldia
  • 15:00: Gipuzkoako gazte sortzaileen sarearen aurkezpen emanaldia
  • 16:30: Lamiak
  • 17:30: Mugan
  • 18:30: ETS

KONSTITUZIO PLAZA. 17:00: Erromeria

TRINITATE PLAZA. 13:30: Bazkaria (1. txanda) eta 15:00: Bazkaria(2. txanda)

GIPUZKOA PLAZA. Eskulangileen eta herri eragileen azoka, egun osoan

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena