Lizarraldeko Korrika iruditan: bideo-laburpenak, telesaioa, KM bildumak…

Korrikak Lizarraldeko iparraldea zeharkatu zuen atzo, hilak 5 zituenean, eta irudi ikusgarriak utzi zituen: hasierako landa-eremu berdeak, ortzimuga amaiezinak; Lizarrako karrika estuak eta zalaparta; iluntze aldeko xarma hori, inguruko argi bakarra Korrikaren furgonetak direnean… eta paisaia, argitasuna aldatzen joan bazen ere, komunean izan zen jendetza ibilbide osoan eta giro aparta!

Albiste honetan saiatuko gara biltzen orain arte komunikabideek jasotako irudiak, bideoak… irudi bakar batek mila hitzek haina adierazi dezakeelako! Eta, datozen ordu edo egunotan bideo berriak agertzen badira, joango gara albiste hau bera eguneratzen.

  • Korrika.eus-en eguneko argazkiak jaso dituzte (momentuz ez dira Lizarraldekoak agertzen)
  • Naiz.info-k artikulua eta irudi gutxi batzuk: Nafarroa iparraldetik mendebaldera gurutzatzen ari da Korrika
  • Hamaika telebistak KM guztiak grabatu zituen, osorik, eta banan-banan bilatzeko aukera ematen du, baita zure kilometroa deskargatzeko aukera ere! Jarraian KM gutxi batzuk, erreferentzia nork berea bilatzeko (webgunearen goiko aldean “KM Guztiak” botoian sakatuta):
    • Lizarra baino lehen: 1303 KMan Genbera sartzen, 1309 KMa Muetzen, 1316 KMan Aritzalara, 1321 KMa Muruko gaina eta 1322 KMa Bearin.
    • Lizarran 1324tik 1334ra eta Aiegi/Iratxen 1338ra arte.
    • Mendebaldera jarraituz, 1347 KMa Murietan, 1350 KMa Antzinen, 1356 KMa Azedo, 1363 Zuñigarako bidegurutzea…
  • EITBk bideo laburra argitaratu du Lizarra barruko ibilbidearkein: Baztandik Estellerrira igaro da Korrika.
  • Diario de Noticiasek albiste laburra jaso du.

Lizarraldeko argazki galeria osoa.

Ahotsa.info-k bi minutuko bideo-laburpena: Euskararen aldeko uholdea Lizarrako kaleetan

 

Kanaldude herri telebistak zuzeneko saioa egin zuen Errezu herriko sarreran, hemen duzue saio osoa ikusgai:

Hamaika telebistak KM asko grabatu zituen, adibidez azpian duzue Irriherri euskara elkartearen lekuko hartzea (1322 KMa, Murutik behera, Lizarrara bidean)

 

 

 

Korrika.eus-en twitter kanaletik “espontaneo” bat Deierrin:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena