Ostegunean dokumentala eta zuzendariaren aurkezpena: Bi urte, lau hilabete eta egun bat

Datorren ostegunean, 20:00etan, intsumisioa gogoratu eta ospatzen duen dokumentala eskainiko da, Lander Garro zuzendariaren aurkezpenarekin lagunduta.Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete?

2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.

Aurreko artikuluaKorrika Kulturala: ipuin-kontaketa ostiralean
Hurrengo artikuluaIgandean: Korrika amaiera egitaraua eta Korrika Busa Lizarratik