Iaz bezala, Irriherri elkarteak euskarazko ludoteka antolatuko du Villatuertan

Irriherri elkarteak, iaz bezala, ludoteka euskaraz antolatuko du. Haurrak zaintzeko, guraso baten laguntzaz kontratupeko begirale bat izanen da. Gurasoek jardun honetan txandakatu beharko dute eta gutxieneko euskara ezagutza izan beharko dute. Gurasoek ez balekite euskaraz, haiek arduratu beharko dira ordezkoren bat bilatzen haien txanda betetzeko. Ludotekaren ezaugarriak: ostegunero izanen da Villatuertako Udalak lagatzen duen lekuan eta haurren adinaren arabera talde bat edo gehiago aterako dira. Hilero ordaindu beharko da kuota bat, kideek 10€ hilean. Prezioa taldearen arabera izanen da.

Izena emateko kontaktua: irriherri [a bildua] gmail [puntu] com, eta informazio gehiago nahi izanez gero jo Irriherri elkartearen webgunera.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena