Sorionekuak manifestazioa larunbatean; busa asteazkenera arte

Sorionekuak mugimenduak manifestazioa deitu du datorren larunbatean Iruñean, ekainaren 10ean, eta horrekin baita egitaraua antolatu ere. Azpian duzue egitaraua eta hemen sorionekuak webgunea.

Bestalde, Larragatik (10etan) eta Oteitzatik (10:15ean) autobusa antolatu dute Iruñera joateko. Itzulera 19:30ean izanen da. Bizum bidez ordaindu behar da (659 619 261). Izena emateko epea ekainaren 7a da, asteazkena. Baldin eta Villatuerta, Lizarra edota Deierritik izen ematerik balego, Villatuertan geldialdia egingo litzateke.

Aurreko artikuluaIñaki Rifaterra litografoari elkarrizketa tTok aretoan
Hurrengo artikuluaUdalaren kontzertuak festetan, asteartean Zea Mays eta Olaia Inziarte