Datorren ostegunean, urriak 10, Joxe Mari eta Porrotx izanen dugu 19:00etan Deierriko Ostatuan (Aritzala). Bata eta bestea tartekatuko dira, Joxe Marik Lasarte-Oria bere herriko bizipenak kontatuko dizkigu. Porrotxek, berriz, jolasean eta dantzan jarriko gaitu. Mintzapraktika edota Euskaraldia bezalako ekimenetan herrigintzak duen garrantzia azalduko digu, irrigintza ezinbesteko osagaia dela. Ondotik tokiko produktuak dastatu ahalko ditugu Deierriko Ostatuan bertan.
Saioa Gareanek antolatzen du eta Mintzakideren izen emate kanpainaren parte dugu.