Izarbeibarko AEK euskaltegiko blog berria

Berandu bada ere, irailean ekin baitzion martxari, Izarbeibarko Errobi AEK euskaltegiko blog berriaren berri eman nahi dugu. Albistea atontzeko, zer hobe euskaltegiko ikasle-irakasleek iaz eginiko bideo ederra baino. Blogeko azken albisteko hitzak hona ekarrita: “Klaseak hastear daude eta ikasturte berria fundamentuz hasteko sarean sortu ditugun baliabideak aurkeztu nahi dizkizuegu. Alde batetik facebook-eko orria -izarbeibarkoaek – eta bestetik izarbeibarkoak bloga. Azken honetan klaseko idazlanak, argazkiak eta nahi beste idatzi eta zintzilikatu ahal izango duzue.”

Adi jarraituko diogu ekimenari eta, bide batez, animo eta zorte on!

Aurreko artikuluaIaz bezala, Irriherri elkarteak euskarazko ludoteka antolatuko du Villatuertan
Hurrengo artikuluaOstiralean eguerdiko 11:30ean doako euskarazko bisita gidatua Karlismoaren Museora