Herri Inauteriak euskaltegiarekin

Inauteriak euskaltegian

Asteburu honetan herri inauteriak ospatu dira Lizarrako karrika eta ostatuetan barrena. Lizarran ohikoa denez inauteriek hiru asteburu izaten dituzte. Aurrena perzkinak edo kaldereroak, hurrengo asteburuan herri inauteriak eta azken asteburuan, datorrena hain zuzen ere, inauteri anitza.

Inauterien antolaketa Batzorde batek kudeatzen du eta, jaiaz aparte, bestelako ekimen interesgarriak antolatzen dituzte. Horrela, aurten eta besteren artean, euskal mitologiaren inguruko hitzaldi interesgarria izan zen joan den ostegunean Gure Hizkuntza elkartean. Albistea laguntzen duen argazkia aldiz, euskaltegian atera zen larunbata honetan. Bertan euskaltegiko ikasle, irakasle eta lagunak hankamotxiza eta bestelako mozorroak jantzi genituen eta ondotik sangria eskaini.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena