Herri haietan non bertako ala ondoko eskoletan ez den D eredua eskaintzen, hainbat aukera daude. Hala, Bilatortan adibidez instantzia eredua prestatu dute D ereduaren alde daudenek sinatutako agiriak jaso ahal izateko. Herriko eskolaren bidez, norberak Hezkuntza Departamentura ere bidal dezake, eta eskari hau publikoa egiteko helburuarekin: adibidez, Bilatortan, 8 haur D ereduan izena emateko prest. 3, 4, 5 eta 6 urteko haurren gurasoengana jotzea da helburu (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1.go maila).
Datorren ikasturteari begira, irailean hasiko lirateke, abenduaren 14an Vascuencearen Legearen 29. urteurrena izango dugula kontuan hartuz, herriz herri, eskolaz eskola, D ereduko lerroak ahalik eta eskola gehienetan zabaltzeko helburuarekin.
Landa eskoletan egiten ari den saikerarekin batera, ez ahaztu egun euskara eskaintzen ari diren eskolen matrikulazio kanpainak, urtetako esperientzia dute lan honetan:




