Datorren larunbatean, abuztuaren 8an, Villatuertako Osasun Etxeko parkean Oskar Estanga izanen dugu 20:00etan. Oskar Estanga (Gaintza, 1978) artistak «Gurerara» inprobisazio emankizun berritzailea du esku artean. Bi zentzutan inprobisatzen du: hitzez eta melodiaz. Estilo musikal desberdinen gainean inprobisatzen du, beti ere, oinarri urbanoari bati lotuta. Bertsolaritzako teknikak, kaletik jaso duen kultura urbanoarekin nahastu, eta entzuleengandik jasotzen dituen gaiekin sortzen ditu abestiak.
Kotarrorako egin genuen honako elkarrizketan ederki azaltzen du saioaren nondik norakoak: «Gurerara», gure mundua eta bizitza gure erara aldatzea
Lekua erreserbatzeko Irantzu euskara zerbitzuan (622154523 whatsppa edo euskara.irantzu@gmail.com)




