Karlismoaren Museoak doako bisita gidatua antolatu du, euskaraz, datorren larunbaterako (abuztuak 7). Arratsaldeko 17:30ean museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko aukera izanen eta, bide batez, bisitariek aurretik edo ondotik haien kabuz une honetako aldi baterako erakusketa bisita dezakete: Uranga legatua.
Bisitaldi bakoitzean gehienez ere 12 lagun parte har dezaketenez, oso gomendagarria da badaezpada aldez aurretik erreserbatzea Museoko harreran edo honako telefonoan: 948 55 21 11.




