Udan Blai aste biribila: Magia, kontzertu eta ihes gela zoragarrien argazkiak

@Igone Franco

Udan Blai aste biribila izan da amaitu berri den hau: Magia, kontzertu eta ihes gela ederki atera ziren. Aurrena, asteazkenean Gareanen eskutik Tor Magoa izan genuen Lizarran, 210 ikusle gozatu zuten magia klasikoarekin eta haurrei zuzendutako “diskurtsoarekin”… Hala, ikusentzuleak berehala poltsikoratu zituen.

Larunbat goizeko Piraten gordelekua ihes gela ere zoragarri atera zen, txanda guztiak bete ziren, bi txanda berri eskaini ziren eta ostiralerako hauek ere bete egin ziren. Osotara 30 lagunek parte hartu zuten, eta gazte kuadrilla eta familia guztiek ihes egin ahal izan zuten piraten gordelekutik. Antolatzaile Villatuertako udala.

Azkenik, Zurukuaingo kontzertuan Sara Zozayaren (a)hots- eta soinu-joko txundigarriek eta musika intimistak herriko plaza amesteko topagune bilakatu zuen, bertaratu ziren 70 lagun ingururen gogoan zirrara eraginez. Kontzertua Deierriko Udalak antolatu zuen eta herriko Kontzeju eta herritarrek ezinbesteko laguntza eskaini zuten.

Uztailak 28. Tor Magoa Lizarran.

Uztailak 31. Ihes gela Villatuertan.

Uztailak 31. Sara Zozayaren kontzertua Zurukuainen.
2 eta 3. argazkiak @Igone Franco.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena