Go!azen-ek bigarren saioa izanen du Lizarran. Lehen saioa (ia) beteta

Lizarrako apirilaren 22ko 18:00etako Go!azen saioa arratsalde bakarrean (ia) BETETA geratu da, aretoaren %98a hartua dago (555 ikuslerentzak lekua). Egoera ikusita, Garean euskara elkarteak erabaki du egun berean 16:00etan SAIO BERRIA IREKITZEA. Bigarren saioa ireki, 16:00etarako, eta sarrerak erosten ari da jendea (aretoaren laurdena hartua dago jada).

Bi saioetarako sarrerak (apirilak 22, 16:00etan eta 18:00etan) Los Llanos Kulturagunean bertan edota hemen online.

Apirilak 22, igandea, 18:00etako saioa (ia) BETETA

Apirilak 22, igandea, 16:00etako saioa, hasi da mugimendua

Aurreko artikuluaZinema euskaraz: “Errementari” Martxoak 5
Hurrengo artikuluaErrigora produktu berriak martxoaren 20 arte: Oliba-olioak eta kontserba sortak