Gesalazko herri izenak

2017ko udaberrian Irantzu Mankomunitateko euskara zerbitzuak Patxi Salaberri gonbidatu zuen Muetzera (Euskaltzain osoa, NUPeko irakasle eta Onomastika Zerbitzu burua), Mankomunitateko hainbat herri-izenen jatorria eta euskal ordaina azaltzeko eskatuz. Euskaltzainak egin lanaren fruituak Fontes aldizkarian argitaratu ziren, zehazki Estudio de los nombres de los pueblos y despoblados del valle de Gesalatz artikuluan (Jaitz ere aztertu du bertan).

Euskarazko herri izenen zuzentasuna Euskaltzaindiak zehazten du, baina nola erabakitzen du zein den egokia? Honela azaltzen zuen Mikel Gorrotxategi Euskaltzainak Argia aldizkariaren “Herrien izenak ez dira beti legezkoak” artikuluan: “ ‘Begiratzen da dokumentazioan nola agertu diren toponimoak, nola erabiltzen dituzten euskaldunek gaur egun eta, dakigun apurrean, nola erabili duten iraganean’. Horrez gain, lege fonetikoak hartu behar dira kontuan.” . Esan bezala, euskaraz zuzen nola idatzi behar den Euskaltzaindiak zehazten badu ere, toki administrazioek erabakitzen dute euskarazko adiera ofizial egin ala ez. Honela, hitzordu hartatik Lezaungo udalak eta Gesalazko hainbat kontzejuk abiatu dute euskarazko adiera ofizialtzeko tramitazioa (Mankomunitaten faltako lirateke Gesalazko zenbait kontzeju eta Oteitzako udala).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena