Errigora kanpaina abian da. Eskaerak azaroaren 14ra arte

Gaur hasiko da Errigoraren V. kanpaina eta azaroaren 14a bitarte izanen dugu epea bi saski motak eskatzeko: Saski Beltza eta Zuria. Ohikoa den bezala, Erriberan ekoitzitako kalitatezko produktuak izanen ditugu bertan eta prezioa 50 euro izanen dira. Saskiak eskatzeko, ohiko lekuetan:

  • Garesen, Izarbeibarko euskaltegian
  • Lizarran, Beñat Etxepare euskaltegian (online egiteko aukera) eta Lizarra Ikastolan
  • Lodosan, Ibaialde ikastolan
  • Vianan, Erentzun ikastolan

Auzolanari esker saski bakoitzaren prezioaren laurdena, %25a, Erriberako euskalgintza hauspotzera bideratuko da eta, berez, aurkezpenean azaldu bezala, jada “800.000 euro bideratu dira zonalde zigortura“.

Ikusi hemen zertan inbertitu diren:

Errigora komunitatea ekoizle eta kotsumitzaile arduratsuek osatzen dute, hala nola hauen arteko zubia egiten duten herrietako boluntarioek eta, jakina, Erriberako euskalginzako kideek.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena