2018ko Lizarrako festak, ohi bezala, giro apartarekin ospatu dira. Egitarauan barreiaturik topatu ditugu Garean Euskaldunon Elkartearen “Garean Jai Alai” egitarauaren ekitaldiak: Bezperako jolasak, Lizarran Kantuz, Irrintzi Txapelketa, Irrien Lagunak, Hodei Magoa…
Aurten udako beroa probestu nahi izan dugu, halaber, Euskaraldiarekin giroa epeltzen edota berotzen hasteko. Besteak beste, Photocall bat sortu eta eskuz esku ibili da festetan barrena. Bildutako argazki guztiak galeria batera ekarri ditugu.




