Argazki galeriak eta bideoak: Jai-Alai eta Euskaraldia

Lizarrako festek atzean utzi dute jada asteburua eta astelehenarekin batera Hodei Magoa etorriko da. Ondoren pilota partidua, Foru plazako kontzertuak, herri kirolak, bermut-kontzertua, elkartasun eguna… Etortzekoak direnak baino, albiste honetan igarotakoak kontatu edo, hobeki esanda, erakutsiko dugu.

Adibidez, Gareanek Jai Alai egitaraua antolatzen du: Ostegunean jai bezperako jolasak Foru plazan. Gaztetxoak ederki aritu ziren oreka jolasekin eta rokodromotik zintzilik! Larunbatean gazteenak atzean utzi eta Lizarran Kantuz kalejira eta bazkariaz gozatu ahal izan genuen. Hori gutxi ez eta arratsalde amaieran Irrintzi txapelketa ederra izan genuen, 18 helduk eta 10 bat haurrek parte hartu zuten aurten.

Irrintzi Txapelketan, lehen aldiz zazpi edizio hauetan, pertsona berak bitan jantzi du txapela: Lizarrako Loretok. Ongi merezita gainera, ikusi bestela irrintzi txapeldunaren bideoa:

Loretoren irrintzi zoragarria

Bestalde Euskaraldia aurkezteko kanpaina bete-betean ari garenez, Euskaraldiaren argazki photocall-a eskuz esku ibili da egun hauetan. Besteak beste, Txosnetako bazkarian. Koadrillek ederki pasa zuten Ahobizi eta Belarriprest-ekin adarra jotzen, istripu txikiak gertatu ziren (photocall-ak tarta baten erdian amaitu zuen)… gaztetasunaren berezko alaitasuna kutsatu ziguten!

Euskaraldia photocall-a txosnetan. Argazkiak hemen

Eta baita ere larunbateko Lizarran Kantuzen eta Irrintzi Txapelketan. Photocall-ean ederki islatu da bi ekitaldi hauen giro aparta, musika, jai-giroa, belaunaldien arteko zubia eta euskara!

Euskaraldia photocall-a Kantuz eta Irrintzietan. Argazkiak hemen

Igandean bertso-bermuta izan genuen Aitor Sarriegi, Aimar Karrika eta espero gabeko gonbidatuekin… Lizarraldeko bertsozaleek ere ez diote ixkin egin Euskaraldia photocall-ari!

Euskaraldia photocall-a bertso-bermutean. Hemen argazkiak.

Oharra: Festak igarota berrituko ditugu argazki-bildumak ekitaldi berriekin: Irrien lagunak igandean, Hodei magoa astelehenean…

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena