Euskarazko musikalak arrakasta betean: 2.100 ikusletik gora Lizarran

Urte hasiera indartsu etorri da Lizarrara. Une honeta Euskal Herrian bolo-bolo dabiltzan haurrentzako hiru musikal nagusiak etorriko baitira Ega ondoko hirira. Aurrenekoa, azken urteotako tradizioari jarraiki, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken lana etorri zen: MUSUA. Emanaldi bikaina, ohi bezala, eta D ereduaren aldeko eskolatze kanpainarendako argazki sorta ederra utzi ziguna.

Martxoan, aldiz, adinean aurrera egin dugu eta Go!azen telesailaren antzezlana ekarriko du Gareanek. Kasu honetan Los Llanos Kulturagunera eta, iaz bezala, bi saio elkarren jarraian. Une honetan, astebete eskasean, 900 sarrera inguru saldu dira jada (aforo osoaren %82) eta aforoa beteko dela pentsatzekoa da.

Azkenik, apirilean, eta Lizarrako Udalaren eskutik txikienendako Ene Kantak emanaldi zirraragarria izanen dugu. Saio honen salmentea ere ziztu bizian doa eta, oraindik bi hilabete falta direnean, 400 sarrera baino gehiago saldu dira jada. Aforo osoaren %75.

Beraz, Lizarraldeko haurrak zorionekoak aurten! Hiru emanaldiotan 2.000 ikusle baino gehiago izanen baitira.

 Otsailaren 6an kiroldegian (Gareanek ekarria)

Martxoaren 24an bi saio Los Llanos Kulturagunean (Gareanek ekarria)

Apirilaren 28an saio bat Los Llanos Kulturagunean (Udalak ekarria)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena