Euskarazko irakaskuntzaren aldeko kanpainak

Datorren otsailaren 4tik 8ra izanen da eskoletako aurrematrikulazio epea Nafarroan eta euskarazko irakaskuntzaren aldeko eragileek lau kanpaina aurkeztu dituzte. Batetik, hezkuntzan bete-betean ari diren Ikastolak, Sortzen eta NIZE-d elkarteak eta, bestetik, Nafarroako 20 toki entitateren kanpaina Euskarabidearen laguntzarekin. Albiste hau irekitzen duen irudian dituzue lau kanpaina horien kartelak eta, jarraian, egindako spot edo bideoak.

Zer dute komunean?

Kalitatea, esperientzia, eleaniztasuna, gertutasuna… eta euskarazko irakaskuntza direla.

No importa de donde vienes, sino a donde vamos / Aspalditik gatoz eta urrutira goaz (Nafarroako ia bi dozena udal eta mankomunitate, Euskarabidearen laguntzarekin)

Elkarrekin, hezkuntza eraldatzen (Ikastolen elkartea)

[D] Eredu komuna, baita zurea ere / Modelo común, también el tuyo (Sortzen elkartea)

ereDu zirraragarria / el moDelo que emociona (NIZE-d elkartea)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena