Euskaraldia igaro da eta unea iritsi da: Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen! Mintzapraktika taldeetan euskaraz lagunartean aritzeko aukera duzu. Ondo pasatu, planak egin… MINTZALAGUNEN KOMUNITATEA.
Mintzakide egitasmoa buru-belarri dabil lagunartean euskara gehiago hitz egiteko asmotan. Horretarako, Euskal Herriko beste taldeekin mintzaplanak antolatzen ari dira, horren adibide Durangoko azokan egunpasa egin zutenekoa. Hurrengo mintza-planak:
- Urtarrilak 26 egunpasa Donostian. Busa izanen da.
- Otsailak 23 mintzasagardotegi bazkaria Lesakan. Busa izanen da.
Oraindik garaiz zaude Mintzalagun egiteko, izen ematea doakoa da!

Mintzaplana Durangon, Lizarraldeko mintzakideak ere bertan:
Egin jauzi eta bihurtu Mintzalagun!




