Euskaraldia iruditan, uneak argazkitan!

Euskaraldia amaitzen ari da, Xabierko eta Euskararen Nazioarteko Eguna dugu 11 eguneko erronkaren amaiera eta berehala balorazioak iritsiko dira. Azken ekitaldi bat izanen dugu astelehena 3, 13:00etan, San Martin plazan: ekitaldi xumea, bizipenak partekatzea eta bermuta.

Aurrerago balorazioak eginen badira ere, hemen dituzue astearen argazki galeria (hemen azaroaren 23-25eko asteburuarena). Asteazkenean Txokolipuinak saioak errekor kopuruetan jarraitu zuen, 61 haur izan ziren txokolatea eta ipuinak uztartzen dituen egitasmo honekin gozatuz. Ondoren, “Putinen Guardasola” antzezlan dibertigarrian “ereserki bila” aritu ziren 50 lagunetik gora. Ostegunean, aldiz, literatura eguna izan genuen: Lizarran literatur solasaldia Garikoitz Goikoetxearekin “Euskara, irabazteko bidean” liburuaren gainean eta Muetzen Fernando Perez de Labordaren hitzaldia: “Bidaiariak Euskal Herrian, atzerritarren begirada”.

Ostiralean bertso afari aparta izan genuen Bota Peñan, Unai Agirre eta Aitor Mendizule, 74 lagunen belarriak gozatu zituzten. Eta, ostiralean kanpotik kantatzera etorri baziren, larunbatean bertakoen txanda izan zen: San Andres ganadu feria giroan, Lizarran Kantuzek karrikak gora eta behera ibili zituen.

Hemen argazki galeria osoa eta, jarraian, argazkien aukeraketa bat.

Asteazkenean “Putinen Guardasola” antzezlana Ramon Agirre eta Inaxio Tolosarekin. 50 lagunetik gora giro bikainean

Asteazkenean Txokolipuinak, 61 haur

Ostegunean Literatura Solasaldia Garikoitz Goikoetxearekin: “Euskara, irabazteko bidean”

Ostegunean Labordarekin Muetzen

Ostiralean bertso afari jendetsua Bota Peñan, 74 lagun Aitor Mendizule eta Unai Agirreren bertsoekin gozatzen

Larunbatean, San Andres ganadu ferian, Lizarran Kantuz

Azken ekitaldia, abenduak 3

“MingainBizi” Lizarran!

Euskaraldia hormirudiarekin jolasean

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena