Eta festetan? Nola igarriko diot? Ulertuko dit?

Orain bi aste Lizarraldeko Euskaraldiak Ulertuko dit? Nola igarriko diot?” spot arrakastatsua argitaratu zuen (Une honetan 2.591 ikustaldi Facebook-en eta 755 Youtuben). “Beti zalantza bera sortzen zait ezezagun batekin topatzean“, honela azaltzen digu Itsasnek bere kezka. Baina, eta, festetan? Nola igarri aurrean duzun horrek ulertuko ote dizun? Askotan aurreiritziek zaildu egiten digute nahi dugun hori egiten, baita Lizarraldean ere.

Euskaraldia geure eskualdera ekarriko dugu eta, besteak beste, ezezagunari ere euskaraz egitera animatu nahi izan dugu spot honekin. Aurreiritziak gainditzen lagunduko digute Itsasnek berak eta Lizarra, Abartzuza, Arbeitza eta Eultzeko 11 lagunek, ikusi spota:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena