Hautatu hezkuntza euskaraz, hautatu D eredua

Euskarabideak eta Nafarroako 24 toki entitatek (haien artean Lizarra eta Garesko udalak eta Irantzu zein Izarbeibarko Mankomunitateak) Hautatu hezkuntza euskaraz, hautatu D eredua kanpaina abiatu dute: irakaskuntza euskaraz hautatzera animatzen ditu familiak ikastetxe publikoetan nahiz hitzartuetan, otsailaren 1etik 7ra izanen da aurrematrikulazio garaia. Kanpainaren indar mezuak: Esperientzia pedagogikoa (40 urtetik gorako eredua), eleaniztasun eraginkorra (tokikotik abiatuta, murgiltze ereduaren potentzialitate osoa probesten du), eskolaz kanpo erabiltzeko aukerak. Hemen orribikoa.

Gogoratu, halaber, ure eskualdean hiru Ikastola ditugula (Lizarra, Viana eta Lodosa) eta zortzi D eredu publiko; hemen dagokizun D ereduko ikastetxe publikoa:

  • Lizarrako Remontival: Lizarra, Allin, Arellano, Aiegi, Deierri, Gesalatz, Iguzkitza, Jaitz, Metauten, Oteitza, Villamayor de Monjardín eta Villatuerta.
  • Abartzuza: Abartzuza.
  • Lezaun: Lezaun.
  • Allo: Allo, Aberin, Arroitz, Barbarin, Deikaztelu, Lerin, Lukin eta Morentin.
  • Zudairi (Ameskoabarrena): Ameskoabarrena, Aranaratxe, Eulate eta Larraona.
  • Antzin: Abaigar, Antzin, Etaio, Legaria, Murieta, Oko eta Olexoa.
  • Lodosa: Lodosa, Azagra, Andosilla, Cárcar, Lazagurria, Mendabia, San Adrián, Sartaguda eta Sesma.
  • Los Arcos*: Los Arcos, Armañantzas, Azuelo, Desoio, El Busto, Esprontzeda, Lana, Mendaza, Mirafuentes, Mues, Nazar, Piedramillera, Sansol, Sorlada, Torralba del Rio, Torres del Río, Zuñiga, Viana, Aguilar Kodes, Aras, Bargota, Cabredo, Genevilla, Lapoblación eta Marañón. (*Une honetan D eredua abiatu gabe; gutxieneko matrikula kopurua beharko du abiatzeko).

Kanpainaren spota:

Euskararen berreskurapen soziala: 2016ko Inkesta Soziolinguistikoaren datuen arabera, euskaldun gehiago daude batez ere gazteen artean. 1991n, 16 eta 24 urte arteko gazteen %10 euskalduna zen, eta, handik 25 urtera, 2016an, euskaldunak %25,8 izatera iritsi dira. Euskaraz dakiten gazte gehienak hizkuntza horretan eskolatutakoak dira.

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena