Cumbia Cariño: Bolbora musika taldearen bideoklipa Betyren omenez

Bety Cariño Trujillo orain 12 urte erahil zutela Mexikon, eta lorratz sakona utzi zuen Lizarran. Egako hiriarekin izandako lotura estuaren erakusle, Bolbora musika taldeak “Cumbia Cariño” bideoklipa estreinatuko duela youtuben asteazken goiz honetan.

Alberta “Bety” Cariño Trujillo CACTUSeko zuzendaria (Centro de Apoyo Comunitario Trabajando Unidos), Mexikoko Oaxacako erakunde komunitario bat.

2010eko apirilaren 27an hil zuten, paramilitarrek karabana bati segada egin ziotenean San Juan Copala komunitate indigena autonomora bidean. Karabana, bertako eta nazioarteko giza eskubideen begiraleak barne, eligaiak eramaten zizkion Estatuko gobernuarekin aliatutako paramilitarren blokeopean egon den komunitateari. Erasoan Jyri Jaakkola ere hil zen, Finlandiako giza eskubideen aldeko ekintzailea, eta hamar lagun baino gehiago zauritu zituzten.

‘Cariño’ mixteka zen, eta honakoen defendatzaile sutsua: elikadura-subiranotasuna, uraren erabilera, lurzoruen kontserbazioa eta Mexikoko herri indigenen autonomiarako eskubidea. CACTUS erakundearekin egindako lanaren zati bat izan zen Oaxaca iparraldeko emakumeen kolektiboak antolatzea. 2006ko abenduan, Oaxacan aldi baterako ihes egitera behartutako CACTUSeko liderretako bat izan zen, Oaxacan 2006an izandako protestei erantzuteko gobernuak egindako errepresioaren ondoren.

Cumbia Cariño (asteazken goizean estreinatuko da):

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena