Orkestra lurtarra, apirilaren 23 eta 24an (17:00etan) Los Llanos Kulturagunean ikusgai (datorren larunbata eta igandea), Harkaitz Canok idatzi eta Jokin Mitxelenak ilustratutako izen bereko liburuan oinarrituta
Bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa ere, baina aldi berean asko dauka ospatzeko. Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara… edo ez… eramango duten musikariek. Baita ere, Lotura Films-ekoek: hain zuzen ere, 2014an izen bereko liburuan oinarrituta film hau egitea erabaki zuten, bestelako tratamendua emanez musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago.
Filmeko pertsonaiek arrakastaren bila biziko dituzten hartu-emanek gizartea ezin hobeto erretratatzen dute: Manu ameslaria eta pixka bat tuntuna; Salegi bizizale eta harroa; Perfumetti anai erromantikoak; Aldika orojakilea; Osoki bihurri eta egoskorra, Presidentea izeneko ahuntza…
Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendu dute filma eta azken honek idatzi du musika; Harkaitz Canok berak eta Eneko Olasagastik josi dute gidoia. Eta emaitza da, seguruenik, Lotura Films-ek orain arte egin duen lanik zoro eta dibertigarriena, bai txiki zein helduentzat aproposa.
“Orkestra lurtarra” trailerra:
“Orkestra lurtarra”, Harkaitz Canoren azalpena: