Bost eguneko epean hiru aukera paregabe dugu Lucioren bizitzari buruz gehiago jakiteko. Batetik, ostiralean ‘Lucio, hausnarketa eszeniko bat’ ikusentzunezkoa izanen dugu, 20:00etan Los Llanos Kulturagunean. Emanaldia nagusiki jazz musika eta Gerezi Garaia biografia ilustratuko irudien uztarketan datza. Emanaldiak testua ere badauka, eta pentsatzekoa da gaztelaniaz izanen dela.
Bigarren aukera, datorren astean, asteazkenean, Gerezi Garaiaren egilea izanen dugula 19:00etan Lizarrako liburutegian: Mikel Santol, ‘Belatz’. Komikiaren inguruan, irudien inguruan ikasiko dugu.
Mikel Santos ‘Gerezi Garaia’ aurkezten (Wikipediako argazkia)

Eta hirugarren aukera, nola ez, Gerezi Garaia komikia bera irakurri dezakegu, edota IGBO kanpaina baliatuz lagunen bati edo nork bere buruari oparitu.