Euskal Herriko pailazorik ospetsuenek datorren otsailaren 7an, 17:00etan, BOROBILEAN ikuskizun berria emanen dute Lizarrako kiroldegian. Sarrerak salgai daude jada, Lizarra Ikastolan, Remontival IPn, Abartzuzko IPn, www.barrabarra.eu-n, INO, Irrintzi eta Clarin liburudendetan. 7 euroan (Garean kideek merkeago).
BOROBILEAN: Pailazoek galdera egingo diote euren buruari: Nork agintzen du etxean? Nork eskolan? Eta kalean? Lagunartean? Borobilean eseriko dira denak, begiak eta bihotzak elkarri begira: Arauak ezarri, ardurak hartu eta banatu, antolatu, nork bere lekua hartu, pozak, minak eta desirak elkarri kontatu, errespetua landu, elkar ulertzen saiatu, erabakiak hartu… Eman, jaso eta moldatu, bizikidetzaren sokatan funanbulista bihurraraziko gaituzte denok pailazoek.
“Borobilean” bideoklipa:
Bestalde, nabarmentzekoa Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Argia Saria jaso dutela: Merezimenduzko saria Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei eman diegu, 30. urteurrena bete berri dutela-eta, egindako ibilbidea aitortzeko. Munduaren ispilu dira: algara, baina era guztietako gaiak lantzeko prest beti, balore jakinetatik (migrazioa, familia ereduak, natura, indarkeria matxista, euskara…). Zuzenean, kantuz, bideoz, jolasaren bidez, ipuinez, aldizkariz… gutxik zabaltzen dituzte euren mezuak hainbeste euskarritan.





