Mezu honen bidez jakinarazten dizuet, aurten ere, Lizarrako Udalak diru-laguntzak onetsi dituela Euskarazko Udalekuetan parte hartzeagatik (D ereduko ikasleei zuzenduta). Oinarriak atxikitzen dizkizuet baina azpimarratu behar da Lizarran erroldatutakoentzat direla, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleentzat zuzenduta daudela eta eskaerak irailean zehar egin behar direla.
Deialdiaren ezaugarriak:
LH edo DBHko D ereduko ikasleei bideratua, beti ere Lizarran erroldatuta izanda.
Udalekuaren ezaugarriak: 5-15 egun bitartekoak diren etxetik kanpoko egonaldiak.
Guztira 2.070€ko diru poltsa izanen da.
Diru-laguntzaren banaketa oinarrian zehazten den baremo ekonomikoaren arabera eginen da betiere gehienezko 125€ emanik.
Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko irailean zehar.




