[Bideo-laburra] Garean azaroan: Antzezlana, Txokolipuinak, Irakurle Kluba, Bertso-afaria, Kantuz-ak

Lizarrako Garean euskaldunon elkarteak hainbat egitasmo sortu eta kudeatzen ditu. Ikasturtean zehar, hileroko maiztasunean, Txokolipuinak, Irakurle Kluba, Lizarran Kantuz, eta Kantuz Txiki egitasmo berria. Albiste hau laguntzen duen bideoan duzue 2015-2016 ikasturteko urriko azken asteko jarduerak.

Azaroan baina, aitzinetik aipatu jarduerei Bertso Eskolak antolaturiko afaria batu zaie: ostiralean Julio Soto eta Andoni Egaña izan genituen gure artean.

Ohar bat, bideoko data gehienak gaizki daude (ene!). Hona hemen zuzenak: Pantxika Lamur emanaldia, azaroak 18; Txokolipuinak, azaroak 25; Irakurle Kluba, azaroak 26; Bertso-afaria, azaroak 27; Kantuz Txiki eta Kantuz Handi, biak azaroak 28.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena