Euskararen aldetik bi aipamen topatu ditugu albistean. Bata, euskararen sustapenerako atala: “euskararen sustapenak partida handitu du (1,5 milioiraino) helduen irakaskuntzarako laguntzak berreskuratzeko asmoz, udal arloko ekimenak sustatzeko eta hizkuntz hori hedabideetan sustatzeko“. Eta, bestea, Hezkuntza atalean: “eta D eredua euskalduna ez den zonaldera zabaltzeko aukeraren finantzaketak“.
Horrekin batera, Euskarabideako zuzendari berriak aurreratu du euskarazko hedabideentzako 250.000 eurokoa izanen dela 2016ko diru-laguntza.
Kopuruaren aldetik, euskararen sustapenerako atala gastu ez finantzarioaren %0,04 da, ez dirudi gauza handia denik. Hemen Euskarabideako zuzendariaren adierazpenak hedabideei diru-laguntza dela eta: «Ez da nahiko genukeen kopurua; gehiago beharko litzateke. Baina gobernuak ezarritako lehentasunekin, konplikatua da gehiago jartzea».



