Karlismoaren museoan, abenduan bisita gidatuak eta haurrentzako tailerra

Hiriaren errenditzea

Karlismoaren Museoak bisitaldi gidatuak antolatzen jarraitzen du: erakusketa iraunkorrera eta aldi baterako erakusketara. Abendu osoan zehar, eta Gabonetan, dozena baino bisitaldi gehiago antolatu dituzte, hemen euskarazkoak zerrendatuko ditugu. Jarduera guztiak, bisitaldiak eta tailerra, doakoak dira, eta gehienez ere 25 laguneko taldeak osatuko dira. Aurrena, erakusketa iraunkorrerako bisitaldi gidatuak:

Abenduaren 6an, igandea, 11:30ean.

Bestalde, aldi baterako erakusketarako bisitaldi gidatuak, Hiria errenditzea. Karlisten Iruñeko blokeoa (1874ko iraila – 1875eko otsaila):

Abenduaren 19an, larunbata, 17:30ean

Haurrentzako lantegia

Azkenik, haurrentzako tailerra eginen da Gabonetan: Banderen hizkuntza.

Jardueraren oinarria da Iruñeko blokeoan Mariano Balesta detaileko komandanteak asmatu zuen bandera-hizkuntza, San Saturninoko dorreko zelatariaren eta hiriko goarnizioaren arteko komunikaziorako.

Abenduaren 26an, larunbata, 17:30ean.

Saioa 5-11 urteko haurrentzat prestatu da eta animatzailea Inés Bengoa izanen da. Azkenik, saiora etortzeko ez da aldez aurretik izena eman behar. Taldea jendea iritsi ahala osatuko da, aretoa bete arte.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena