AEKren “Ordu bat euskaraz” kanpaina Bilatortako jaian 12:00etan

ordu bat doan

AEKren bitartez gonbita jaso dugu datorren igandeko euskara herria josten! jairako. Ekimen honen bitartez bi eskola eskainiko zaizkigu Ordu bat doan kanpainaren baitan. Eskola bat “euskara ezagutzen ez dutenei begira” izanen da eta bigarrena berriz jada “komunikatzeko gai direnentzako”. Eskolak Bilatortako jaiko Otzalder gunean izanen dira 12:00etatik 13:00etara.

Orain aste batzuk AEK-ko ordezkariak eta Lizarrako bi ikasle Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean izan genituen haien esperientziak partekatzen. Horrekin batera euskara ikastea doakoa izateko eskatu zuten, are gehiago nafar askok aukerarik izan ez dutenean txikitan euskara ikasteko. Beraz, anima zaitezte parte hartzera; horretarako gogoa eta izen ematea besterik ez duzue. Izena emateko informazioa AEK-k helarazitako gutunean topatuko duzue, jarraitu irakurtzen.

Kaixo lagunok,

Apirilaren 21ean euskara herria josten! jaia ospatuko da Bilatortan eta, egitarauaren baitan, Ordu bat doan-clases de euskara gratuitas ekimena izanen dugu, AEK-k antolatuta.

Bertan antolatu den mintzodromoa bukatu bezain pronto, hasiko ginateke. Beraz, 12:00-13:00 tartean. Ekimen hau AEK-k datozen hilabeteotan aurrera eramanen den dinamika baten barruan dago. Are gehiago, Bilatortakoa, horren lehen saioa izanen da.

Ordu baten bidez euskaraz komunikatzen lagunduko nahi dizugu, doan. Horixe baita AEK-ko euskaltegion lana, herritarrei zuzendutako zerbitzua: berezkoa dugun hizkuntza doan ikasi ahal izateko. Nafarroako Gobernuak egin ezean, geuk, herritarrok, egin dezakegu.

Alde batetik, euskara ezagutzen ez dutenei begirako eskola bat eskainiko dugu, oinarrizko gauzak komunikatzen hasteko. Bestetik, dagoeneko euskaraz komunikatzeko gai direnentzako eskola ere prest dugu. Euskaraz hobetzeaz gain, euskaraz bizitzeko hautua sendotzen ahaleginduko gara. Apunta zaitezte eta ordu gozagarri baten bidez, euskaraz komunikatzen lagunduko dizuegu.

Zuen inguruko jendearen artean ekimen hau zabaltzea eskertuko genizueke. Eskola horietan izena emateko lizarra@aek.org, 948 552 406 telefonoan, edo Lizarrako euskaltegitik pasaz (Kale Nagusia, 40). Adierazi zenbat lagun, izen-abizenak eta zein klasetan aritzeko diren (hasiera mailakoan / goi mailakoan). Eskerrik asko eta igandera arte

Oharra: Dinamika hau datozen asteotan hedabideen aurrean aurkeztuko dugu eta nondik norako guztien berri izanen duzue.

Aurreko artikuluaBilatortako “euskara herria josten!”-ek badu bere abestia, entzun Parradusten euskal&irish doinu ederrak!
Hurrengo artikuluaAzken eguna Mintzodromoko hizketagaiak bozkatzeko eta “ordu bat euskaraz” ekimenak badu webgune propioa