Atelierrek “Hots egileak” dokumental laburra argitaratu du

Atelier Estella-Lizarra litografia artistiko garaikiderako espazio bat da, Lizarrako Ontzinedan kokatzen dena eta Ruido gráfico, hots egileak ekimenaren bitartez egonaldi artistikoak egin ditu. Hala, 2020an eta 2021ean osotara zortzi artista gonbidatu ditugu Atelierrean lan egitera. Artistek aukera izan dute bertan beren obra grafiko pertsonala sortzeko, elkarlanean, eta litografo taldearen laguntza izan dute, haiek arduratu baitira estanpazioaren lan teknikoaz. Uharteko Arte Garaikideko Zentroak eskaini duen Postontzi irekia deialdiari esker egin da Ruido gráfico, hots egileak. Halaber, eskerrik asko Escur-i eta Estella-Lizarra Udalari.

Artistak: Ibon Aranberri, Miren Asiain, Xabier Erkizia, Irati Fernández, Sandra Nuin, Arantza Santesteban, Jone Taberna, Ramon Zabalegi
Lantegia: Atelier Estella Lizarra
Litografoak: Iñaki Rifaterra, Josu Díaz
Edizioa eta muntaia: Olaia Santxez
Itzulpenak: Alfredo eta Iñaki Rifaterra
Zuzendaritza: Iñaki Rifaterra
Ekoizpena: Isoki Audiovisual

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena