Asteburu honetan Korrika Kulturala Oteitzara iritsiko da Arrano Kultur Elkartearen eskutik. Hala, ostiralean, martxoak 18, ostirala, “Uhinak” dokumental laburra (30′ inguru) eta Hordago ekimenaren aurkezpena eginen dira. Bata bestearen jarraian Oteitzako elkartean.
Larunbatean, aldiz, familientzako plan ezinhobea: 11:30ean Peto tailerra “arboladian”, 12:30ean Korrika Txikia eta koreografia Rason, eta 13:00etan mintza-potea arboladian berriro ere.
Uhinak: Ane Labakaren hitzak hona ekarrita, dokumentalaren aurkezpenean: «KORRIKAren leloak bi zati dituen moduan (“Hitz” eta “Ekin”), geuk bi zati horietan bereizi dugu dokumentala», eta jarraian, gehitu zuen: «Hasteko, bederatzi lagunen “hitzei” esker beste hainbeste errealitate linguistiko eta emozional ezagutzeko aukera izango du ikusleak. “Ekiteari” dagokion zatian, berriz, hitzekmundua eraikitzeko duten gaitasunaz hausnartzeko gonbita egingo zaio, Lorea Agirreren ahotsean eta KORRIKAko irudi zaharrekin lagunduta».




