Ostegunean Herri Txiki, Infernu Handi Allotzen

Joan den astean atzeratu zen “Herri Txiki, infernu handi” datorren ostegunean eginen da, martxoak 17, Allotz herriko frontoian. Ekitaldia 14 urtetik gorako lagunei zuzenduta dago eta sarrera doakoa da, baina leku kopurua mugatua da eta, beraz, gonbiteak hartu behar dira Deierriko udaletxean. Joan den astean gonbidapena hartu bazenuen, ekitaldi honetarako ere balioduna izanen da. Emanaldia 21:00etan izanen da.

  • Bideo proiekzioa: Bertako herritarrekin eginiko elkarrizketak
  • Bakarrizketak: Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga
  • Bertsoak: Sebastian Lizaso

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena