Nafar guztien eskubideak kontuan hartu! Apirilaren 1era arte

Nafarroako Gobernua administrazioko lanpostuen merezimenduak arautzen dituen Foru Dekretua lantzen ari da. Kontseiluak honako kanpaina abiarazi du eta nafarren eskerak bildu nahi ditu apirilaren 1erako. Bertan duzu zer dela eta kanpaina, eta nola egin parte hartzeko:

ZER DA?

  • Dekretuak ezarriko du Nafarroako administrazioko lanpostuetan euskara jakiteari zein garrantzi ematen zaion.
  • Iraganeko gobernuen hizkuntza-politika ilunetan baino atzerapauso handiagoak egitea proposatu du Nafarroako Gobernuak.

ZEIN ATZERAPAUSO DAKAR? HIRU ADIBIDE:

    • Eremu Euskalduna delakoan, jendaurreko lanpostuetan lehen baino gutxiago baloratuko da euskararen ezagutza.

    • Eremu mistoa delakoan, hainbat lanpostutan euskararen ezagutza guztiz ezabatuko da.

    • Eremu mistoa delako hainbat lanpostutan, eta eremu ez-euskalduna delako lanpostu guztietan, atzerriko hizkuntzek puntuak emango dituzte, baina euskarak ezer ere ez.

ZER ERAGIN IZANEN DU? Zirriborroak aurrera eginez gero, ia ezinezkoa izanen da herritarrok zerbitzuak euskaraz jasotzea. Euskaraz egiteko eskubidea, zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea dago jokoan: administrazioarekin, medikuekin, erizainekin…

GARAIZ GAUDE DEKRETUAREN NORABIDEA ETA EDUKIAK ALDATZEKO! Horretan lagundu nahi duzu? Bete eskaera eta bidali apirilaren 1erako

NOLA BETE ESKAERA?

  • Zure datu pertsonalak sartu edo idatzi.
  • Ondoren, gertatu izan zaizkizun urraketak azalduko (ahal dela hiru), jarraian
    jaso dugu zenbait adibide.
  • Dokumentua sinatu eta Lizarraldeko euskaltegian utzi, edo modu telematikoan egin anhi baduzu, behin beteta eta sinatuta, bidail nafarroa@kontseilua.eus helbidera.

URRAKETEN ADIBIDEAK
Herritarrak Nafarroako Gobernuko edozein departamentutako langileekin izandako
azken harremanak izango ditu gogoan. Gaztelaniaz egin behar izan baditu, horiek idatzi.

  • Medikuak ezin dit osasun-zerbitzua euskaraz eskaini.
  • Garcia Orcoyen ospitalean izan naiz eta kartel zein seinale guztiak gaztelania hutsez zeuden.
  • Txertoa jartzera joan naiz Garcia Orcoyen ospitalera eta txertoaren osasun oharren orria gaztelania hutsez eman didate.
  • Nire herriko landa eskolan aurrematrikula egiten saiatu naiz eta Educa plataformak ez dit D ereduan matrikulatzeko aukera eman.
  • Nafarroako Gobernuko xxxx departamentura deitu dut, eta gaztelaniaz egin
    behar izan dut ezin izan didatelako zerbitzua euskaraz eskaini.
  • Liburutegian izan naiz eta ez didate zerbitzua euskaraz bermatu.
  • Nafarroako Gobernuko Ogasun departamentura joan naiz eta ez didate zerbitzua
    euskaraz eskaini.
  • Nafarroako Gobernuko xxxx departamentutik deitu didate, eta ez didate
    zerbitzua euskaraz bermatu.
  • Nafarroako Gobernuko xxxx departamentuan izan naiz, eta ezin izan dut euskara
    erabilii.

Garrantzitsua da harreman hori noiz izan zen eta zein departamenturekin zehaztea (ez
da jarri behar inoren izena): Otsailaren 25ean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentura deitu nuen gestio bat egitera, eta ezin izan zidaten zerbitzua euskaraz jaso.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena